2017.05.08
Xarnege

Xarnege

Ene maitiaren bilhoa

Maitiak bilhoa holli
Eta koloria gorri;
Eskuko larria chouri, zilhar fina uduri,
Eta bera charmagarri best' ororen gañeti.

Etchetto bat badizut nik,
Jaoregi baten parerik;
Hartan barnen egonen zira zilhar kaideran jarririk;
Ihourk ezpeiteizu erranen nahi eztuzun elherik.

Nik badutut mila ardi
Bortian artzañeki;
Katalouñan ehun mando zilhar diharureki
Hourak oro ukhenic ere eniz jinen zoureki.

Maitenaren etchekoak,
Khechu umen ziradeie;
Alhaba ene emaztetako sobera umen zaizie.
Ez emazte bai amore: sofritu behar duke.