Ironia eta satira dira Xatiro (Unai Unda. Bilbo 1983) ondoen definitzen duten puntuak. Bilboko Kukutza gaztetxean sortua, 23 urte darama musikaren munduan eta bere letretan , kritika soziala aldera utzi gabe, bere bizimoduaz; zinemaz, literatura eta komikietaz hitz egiten du. Estiloari dagokionez musika genero desberdinetan rapeatzeko gai da. Horretaz aparte, gitarra jotzen du abesti batzuetan raparen formatu ortodoxetik aldenduz.
Bere zuzenezkoak show hutsak dira.