2016.02.26
Xaximiku

Xaximiku

  • 1986 - 1998
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Folka

Atzera

Euskaraz bizi
 

Euskaraz bizi

1992 - IZ


  • Argitxo(Jon Ander Larrañaga, J. Ormazabal)
    facebook iconfacebook icon
  • Erabiliaz hobetu(Jon Ander Larrañaga, Anjel Mari Peñagarikano)
    facebook iconfacebook icon
  • Euskaraz kalean(Jon Ander Larrañaga, Andoni Egaña)
    facebook iconfacebook icon
  • Aitzakirik ez(Jon Ander Larrañaga, Jon Maia)
    facebook iconfacebook icon
  • Jolasean(Jon Ander Larrañaga, J.M. Amenabarro)
    facebook iconfacebook icon
  • Amets bizi bat(Jon Ander Larrañaga, Mikel Mendizabal)
    facebook iconfacebook icon
  • Erlearen eztena(Jon Ander Larrañaga, Jon Sarasua)
    facebook iconfacebook icon
  • Geroa dugu eskutan(Jon Ander Larrañaga, J. Amenabarro)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: K


Iraupena: 33' 55"


PARTAIDEAK

  • Jon Ander Larrañaga, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Olatz Korta, ahotsa
  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioak
  • Txomin Agirregomezkorta, txistua, ahotsa
  •  Isitxo Larrañaga, teklatuak
  • Arantxa Montoya, biolina
  • Martin Aranzegi, akordeoia

GRABAZIOA

IZ estudioa


MOLDAKETAK

Karlos Gimenez


LAGUNTZAILEAK

  • Txema Garces, baxua
  • Karlos Gimenez, saxofoia, pianoa

GENEROA

Folka

Xaximiku taldea Tolosa herriko koadrila gazte batek osatu zuten 1986. urte inguruan. “Xaximiku” hitza baserri giroetan erabiltzen da, ume bihurriari edota jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. “Egun batez elkarrekin hastea bururatu zitzaigun. Ondo moldatzen ginela ta, animatu egin ginen. Beti musikaren inguruan ibili gara, denok ditugu arlo horretako ikasketak. Akordeoiaren karrera osoa bukatuta daukagu lauek, batek gitarra azken kurtsoa egiten ari da, dultzaina jotzen duenak flauta ikasketak ere egin ditu”. Beraien lehen kontzertua etxean bertan eman zuten, Tolosan, AEK antolatutakoa jaialdi batean, Erramun Martikorenarekin batera. Geroago, inguruko herriko jaietan hasi ziren jotzen.

“Musika erabat berria egiten dugu, baina ezin da folk bezala katalogatu. Fandangoak badaude, baina denetik daukagu. Esate baterako fox-trot bat ere badugu”. 1988. urtean, Xaximiku taldeko kideak Euskal Herriko Kantu Txapelketan aurkeztu eta sari bat lortu zuten. Geroago, 1989. urtean, Musikaren indarrean gatoz, bere lehen diskoa ekoiztu zuten. Lehen diskoko lehendabiziko kantaren letrak taldearen aurkezpena da, “ametsak egi bihurtu, gure herriaren oihartzun txingarrak su bihurtu”. Bertan, baziren ere abesti melodiosoak, momentu lasaietan entzuteko oso egokiak, “Amets kolore” bezala. “Erronkariko ama” kantuan euskararen egoera kaxkarra salatzen zuten eta baziren baita gure herriarekiko oso konprometituak zirenak (“Noizbait adiskideok” kantua autopistan erahildako Bakartxo, Satxa eta Joxi lagunei eskeinia dago eta, beste kantu bat, “Gorpuak ere bahitzen dituzte”, Josena Asensio jaunaren omenez egina).

“Ahotsei garrantzia handia ematen diegu eta gure letrak erabat berriak ditugu, Kike Amonarriz, Peñagarikano bertsolari ezaguna, Felix Aiestaran, German Ormazabal eta gure inguruko idazle gazte eta bertsolariengana jo bait dugu. Gaiei dagokienez, Euskal Herriaren eguneroko errealitatea hartzen dutenak maite ditugu”. 1992. urtean Xaximiku taldekoek “Martxaundi I” bideo bilduman parte hartu zuten eta, 1993. urtean, Saldaberri disko berria kaleratu.

Atzera

Martxaundi