2021.06.28
Zakillers

Zakillers

  • 2011 - 2013
  • Bera (Nafarroa)
  • Rock&rolla

Ilbehera

Lehenak ezti kolore busti gorriz
gozatu zidan mingaina,
enuen beste aukerarik izan
zerbezetan ito baina.

Bigarrenak maite ninduen...
...maite ninduen inork ez bezala,
horregatik bertan urkatu nuen
ilargi bezain zuri utzi arte azala.

Izarrei begira, ilargia hil nuen.

Hirugarrenak haragitan nahi zuen
ene amodio zama,
laugarren eta bosgarrenak ordea
doi-doian irentsi zuten bala.

Seigarrenak bazirudien
venus Berara etorria zela,
eskuetan irrist egin zen arte
izarren hautsa balitz bezela

Izarrei begira, ilargia hil nuen.
Ilargia hil nuen.

Amak errandako egi bakoitzagatik hanka hiru aldiz sartu nuen.

Ilargia hil nuen.