2014.05.19
Zakillers

Zakillers

  • 2011 - 2013
  • Rock&rolla

Akerrak dio

Beti,
beti keinuka erran dizut
begi amildu hauekin
eta zuk berriz ene ahotik entzun nahi.

Ordea nik ez dut hitz fitxik,
entzun ahalko duzun hitz fitxik,
akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit.

Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu!
Ditu!

Beti,
beti kolpeka erran didazu
izar begi horiekin
eta nik berriz zure ahotik entzun nahi.

Ordea nik ez dut hitz fitxik,
entzun ahalko duzun hitz fitxik,
akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit.

Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu!
Ditu!

Hitzak ezin deus erranak dio...
Akerrak dio, so egin nire adar okerrei!