2021.06.28
Zakillers

Zakillers

  • 2011 - 2013
  • Bera (Nafarroa)
  • Rock&rolla

Erranak erran

Erran maite,
erran bihotz, kea artean gorde dituzun,
hotsen fina, hotsen mina, hotsen grina.

Erran maite, erran orain.
Erran nehoiz ausartu etzaren erran horren
erran mina. Minaren erran hori? Hori errana den?

Erran ene
erran, erran,
erran belarri hauei ozen
erran makur, erran gogor, erran anker.

Erran otoi,
erran berriz
erran beharren erran zimelak zer dion
nola dion, zer dion, badion?

Erran! Erran damua!
Erraiak jan dizkizun damu berbera!
Ahoa zilar hariz josi dizun damu berbera!
Begietara ezin so egiten dizun damu berbera! Berbera!

...eta bularra irekiko dut zure errana entzun arte.