2014.05.19
Zakillers

Zakillers

  • 2011 - 2013
  • Rock&rolla

Hyena dantza (Zaztak erauna)

Sasikumeak hyena dantzan
eroriko diren azal pusketen zain,
irriek nekez erranen dute
begiek ez dioten zerbait.

Jauziaren truk zabal sexua
arima ordaintzeko sosik ez dagonean,
elkar larrutuko dira bai
ama begira ez denean.

Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.

Egun argitan dantza baldarrak
lokatza odol tantez nahasten denean,
izarrak hatzez ukitu nahiez
begiak ateratzen dira.

Zerbeza epela ez da nahikoa,
bota whiskya ausarki zaurira,
hogei zigarrorekin ere
ez duk gaiztatuko ebakia.

Eta horrela bizitzen gara,
hustuz ta hustuz gure hilobia,
irudimena ito dugu
arrenkura eta minaz.

Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.