Zeba musika taldea Donostian 2023 amaieran sortutako hirukotea da, Imanol Escribanok (gitarrra eta ahotsa), Jon Almuedok (bateria) eta Jon Gartziak (baxua) osatua. Escribanok eta Almuedok proiektu berri bat aurrera ateratzeko asmoa zuten aspalditik, eta Gartziarekin topo egin zutenean estiloa eta soinua pixkanaka bilatzen eta finkatzen joan ziren. Argitaratutako lehen EP honetan (Zeba, autoeditatua), rocka, grungea, garagea eta autotunea nahasten dituen koktel kaƱero eta energikoa aurkituko dugu, haien egunerokotasuneko kezkak eta absurdoak erdigunean jartzen dituen letrekin batera.