2018.03.06
Zezenaren Taldea

Zezenaren Taldea

  • 2008
  • Itsasu (Lapurdi)
  • Folka, Punka
  • Webgunea

Lukinka

Tik tik tik espaldetik, ezkerretik eskuinetik 
Deus gehiago ez da beharrik elgarrekin dantzatzeko 

Tok tok tok hemen gitxok, guk badiuk ta han badok 
Beti gurekin kapitain Haddock bidea erakusteko 

Tak tak tak tak saka zak gauzatu-zkizu ametsak 
Boogi boogi tekto ta jotak ormonak ateratzeko 

Tük tük tük heben gutük bizia maskarada bat dük 
pottakurri egin musutrük gaia orai baita hasiko 

Orain ez baduzu ulertu hemen badela probetxu 
Horko taula iganazu, Gaur Travolta baitzira zu 

Tik tik tik tik tokotok Tük tük tük tük takatak 
Zu baitzira ametsetako lukinka 

Zure irudimenezko munduan 
Argitu ezazu kopeta 
Zu zira Morfeoren maisua 
Galaxiako espazio eta denboran 
Sustut ez ametsik sal 

Ametsetako lukinka !!