2018.03.06
Zezenaren Taldea

Zezenaren Taldea

  • 2008
  • Itsasu (Lapurdi)
  • Folka, Punka
  • Webgunea

Peter & Steven

Tipula moztean ez dugu gehio negar egiten 
Laztana-ren gainean ez duela nehork xopatzen 
Espero ez dela ene lehen kusi bat izanen 
Txupito bat edan ta bereganik naiz hurbiltzen 

"Amodioaren aurrean egia lotsagabe esaten" 
Ikasi behar dugula Hertzainak taldeak zioen 
Patata tortillarekin pailazoek lortzen baitzuten 
Maite zaitut erraiteko hasi niz orain sukaldatzen 

Hobe rugbia egin banu 
Euskal trail-an parte hartu 

- ez zira sobera ene estilokoa 
- nahiago nuke lagun egon giten 
- zure laguna nahiago dut 
- ni gatuekin jostatzen naiz 
- ohhhhhhh Jesus maite dut 
- alo! zure arreba niz !!!!! 

Gitarra baino hobe giharra 
Hantzeko atxiki dut puzkerra 
Igela ta idia bezala 
Lehertu naiz oi ene miraila 

Hobe rugbia egin banu 
Euskal trail-an parte hartu 
Surflariak bezain beltzatu 
Igandetan goal-ak sartu