Hiltegira doatzi kabalak
Lerroz lerro, bat bestearen gibeletik, lerroz lerro ta aintzina,
Faltsukerian bizi haiz, ta kartzela barneratua zauk ! Nehor inuxent, denak hobendun, zaku pizu hori pausazak !
Zertako duk behar ? Ikurren astintzeko? Mugi, bozka, mintza ta Kanapetik amesten dukana sal-erosteko, ez Ez duk
behar !
Hiltegira doatzi kabalak, pau, pau, pau, kopetetan saka balak
Ta gero gozo gozo, lepoan nabala, askatuko haut gorritzeko itsaso zabala
Pausoz pauso, behin ta betiko, Pausoz pauso oino ibiltzeko
Esklabo nahianta, hitzek burumuina pozoindatu haute, Beste dosi baten eske, gorputzaren oinaze ixilean
Neuronen mamian, plastikozko ultra-irudi honen xerkan Talisman balitz bezala, dilingo dukana lepo inguruan, ez Ez duk behar !
Sutan... oroitzen haiza fraile, gudari edo pilotariaz ?
Zitalkeriari kateatua, ordenagailuzko karkul jakintsu ta funtzio finei,
Arrisku neurtu ta ixtorio errepikora…estatistikaren pean zenbaki !
Laga hadi ene beso goxoetan, ez zinez Ez duk ezer behar !