Kixmi (Herri ipuina)
Duela aspaldi aspaldi aspaldi, gure mendi katearen altxoetan aurkitzen ziren hemen eta han zelai ta pagadi ...
ta Jentilak ari ziren omen lurrarekin trantzan beti.
Bat-batean, ekhialdetik laino bat hurbiltzen zetorrela ta jakin bage zer zen hua izua.
Lasterka joan ziren hemendik at, jatzartzerat, zaharrenetako zaharraren loa.
Kixmi Kiss my ass / jin zen bezala, uai jun dadila
Okerrak erran zuen, betezpalak palankez altxatuik
« - Ene haur maiteak! Sau gituk ! Sortu da Kixmi, zakurren arrazakoek errege berri dute Tximi !
-Nozitu ezin, garbi nazazie airatuik ! »
Erana egina amildegirat zuten eskaini ta beste guztiak hodeiaren disdiraz itsutuik
Harri baten azpian gorde ziren ta fini !
Fini, fini, ez oino fini, azken puntua oraindik ez ipini !
Kixmi Kiss my ass / jin zen bezala, uai jun dadila
Mendeetan lainoak lur osoa zuen estali Gris ta perde, pottolo ta pozointsu
Kristauen zintzura erretzen ke eta su Erortzen hasi ziren bailiran euli.
Suge aldakora ezin baita kali lurpetik atera ziren atzo baino kementsu
dupin guztietako zali, biharko arbaso zoli, Etzikoari hiru punttu... koño, bizirik gitxu !