2018.06.04
zozo

zozo

  • 2016
  • Astigarraga (Gipuzkoa)
  • Rocka

Andolf

noizbehinka jartzen naiz pentsatzen
egunerokotasun honek zerbaitetarako
balio ote duen
inguratzen gaituena lehen nola zen
eta orain zer den
inoiz ezingo dugu jakiten
hemen pasatakoak zein diren,
benetan nondik gatozen
eta zertan bihurtzen ari garen,
noruntza goazen
ez du axola ze espaziotan
atzoko egun batez jaio zinen
salbu ez zara,
zure oinek sustrairik badute?
lurra ere ez dute ukitzen
eta txarrena, ez garela konturatzen
behin ta berriro, etengabe
bide bera ibilarazten gaituzte
legeetan idazten dihardute
makurtu ta nora begiratu behar ez den
ohartzen naiz gizarajoak ta
ze izaki sumisoak garen
gorrotoak lehertzen ez gaituen bitartean
segi oihukatzen