Entzuleen bozketa musika maketen III. lehiaketan
Bost talde iritsi dira Herri Urratseko Musika Maketen III. Lehiaketako finalera. Orain, Bisaiak, Gar, Indigo, Neutroia eta Somak taldeen artean aukeratu beharko dute entzuleek. Entzuleen bozketaren bidez erabakiko da zein talde izango den garailea. Gogoratu irabazleak aukera izango duela maiatzaren 10ean Senpereko lakuaren bueltan jotzeko, Nafarroa-BADOK gunean.
Eman zure iritzia otsailaren 16tik 23ra bitartean (biak barne), eta gozatu zuzeneko musikarekin. Botoa behar bezala emateko, talde bakarra aukeratu behar da, eta datu guztiak bete.
Parte hartu
Botoa bidaltzeko epea amaitu da.


