KONTZERTUAK

4Kote

Data
2022.05.14
Ordutegia
18:00
Udalerria
Iurreta (BIzkaia)
Lekua
Amezketa
Prezioa
Doan

Iurretako Udalak musikarekiko eta kulturarekiko duen konpromisoarekin bat egin du berriro ere eta Auzorik Auzo programaren edizio berri bat antolatu du. Udalerriko txoko ezberdinak ezagutzera emateko eta musika auzo zein ermitetara eramateko asmoz, apiriletik ekainera bitartean hainbat musika ekitaldi antolatu dira Iurretan.

Aurten, galdutako denbora berreskuratzen duen asmo handiko programa bat aurkeztu da, eta, horretarako, Xabi Aburruzaga bezalako musikarien presentzia izango du, baita Biren Taldea promes berriak ere, eskualdean guztiek ezagutzen dituzten 4Kote taldeko kideak eta Hibai Etxebarria balioaniztuna. Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da.

2011. urte bueltan sortutako ahots taldea da 4kote. Ordutik hona, partaide ezberdinak izan arren, gaur gaurkoz Edurne Eguiak, Bidane Txopiteak, Iratxe uribelarreak eta Igone Amestik osatzen dute taldea.

Abesbatzako kide zirela, Agurtzane Mentxaka kantu irakasleak animatu zituen bere ikasleak laukotea osatzera. Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleak dira guztiak, eta Mentxakaren klaseak hartzen jarraitzen dute; bera da laukoteko gidari, laguntzaile edo zuzendari.

Errepertorioari dagokionez urtez urte aldatu eta berriztu egiten dute. Kantu lirikoaz haratago euskal kantagintza, swing, jazz, boleroak … bezalako estilo ezberdinak jorratzen dituzte.