Adarrots taldeak ongintzako kontzertua eskainiko du Bilborock aretoan azaroaren 4an, ostirala, 20:00etan. Zure bizitzan musika jarri, Bizkaia egitasmoaren barruan izango da, eta sarreren dirua Ana Carolina Diez Mahou elkarteak jasoko du. Ateak 19:30ean zabalduko dira.