Ainhoa Larrañaga 18 urteko hernaniarra aktore lanetan ezaguna egin zen Go!azen telesailean eta izen bereko antzerki lanetan aritu ondoren. Bago!az programan ere couch gisa parte hartu zuen bi urteetan zehar. Aktore ibilbidea, musikarekin uztartu izan du beti eta kaleratu berri duen disko honekin bakarkako ibilbide berria hasi du musikan.
Hainbat kolaborazio egin ditu: besteak beste, Joxan Goikoetxearen “Lurra, ur haize” diskoan edota Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” kantuan.