KONTZERTUAK

Amorante + Choc Gazl

Data
2021.11.14
Ordutegia
17:00
Udalerria
Sara (Lapurdi)
Lekua
Santa Katalina kapera
Prezioa
Taldea

Bihotzak Josiko Ditugu Berriz kontzertu bukatzera doa 3. hitzordu horrekin eta jadanik bere misioa bete du: elkarrekin momentu goxoak bizi ditugu musikaren inguruan. Aldi honetan, beste behin herriko kapera magikoan azaroaren 14an elkartuko gira leku horren bibrazioarekin murgiltzeko 2 proposamen artistikok lagundurik.

2020an Amoranteren bigarren lanarekin loriatu ginen. Zazpi kantuz osaturiko bilduma bat aurkezten digu Aitor Etxebarriaren ekoizpen nabarmentzekoarekin. Urte berezi hori zeharkatzen lagundu gaituen diska bat, folk herrikoi unibertso modernoen artean.

Edertasun gordin bat taularatu nahian Choc Gazl taldea 2 kidek osatzen dute. Alde batetik, Cocanha talde okzitandarraren sortzailea den Lila Fraysse kantaria/bateri jolea eta bertzetik Nicolas Lafourest rock gitarra jolea. Bikoteak esperientzia ibrido bat eskaintzen dute tradizioa eta esperiementazioaren artean eta 2022an lehen lan luzea plazaratuko dute Pagans zigilupean.