KONTZERTUAK

Anari

Data
2021.12.17
Ordutegia
19:30
Udalerria
Bilbo
Lekua
Euskararen Etxearen aurreko plaza (San Inazio auzoa)
Prezioa
Doan
Taldea

Hi(ZKI)bridoak 2021 egitarauaren azken hitzordua Anari musikariak 2000. urtean argitaratutako Habiak diskoaren inguruan ardaztuko da. Ekitaldiak bi jarduera bilduko ditu: diskoan jasotako hamaika kantuen artelanak biltzen dituen erakusketa kolektiboa eta Habiak diskoaren inguruko Anariren elkarrizketa musikatua.

Anariren emanaldia 19:30ean hasiko da, Euskararen Etxearen aurrean dagoen plazatxoan egingo da, aire librean. Hartara, ekarri salda-termoa eta artilezko galtzerdiak. Elkarrizketa musikatu formatuan egingo da: Anari bakarka arituko da eta saioa Amaia Arakistain Arrietak gidatuko du.

Halaber, arte-erakusketa 18:30ean inauguratuko da, eta ikusgai egongo da abenduaren 31ra arte. Erakustetan 11 artistaren lanak ikusi ahalko dira: Izibene Oñedarra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña, Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria eta Alaia Gaztelumendi.