KONTZERTUAK

Antuxuna ta Patx

Data
2022.01.27
Ordutegia
19:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Oihaneder Euskararen Etxea

Teknologia berriak erabiliz musika sorkuntzari buelta bat emateko gogoz elkartu diren bi musikari dira Antuxuna ta Patx. Horretarako, Itoiz taldearen abestiak izan dira aitzakia edo oinarria. Berrikuspen honetan, musika-tresna analogiko zein digitalak erabiliko dituzte.

Patx eta Antuxuna, Antuxuna eta Patx, urteetan zehar musika talde ezberdinetan aritutako eta oraindik diarduten musikariak dira. Bide eta estilo ezberdinak jorratu dituzten arren taldeotan, teknologiaren zaletasunak batu ditu esperimentu honetan: teknologia hirugarren partaidetzat dute oholtzan, makinaren egoskorkeria eta gizakiaren moldagarritasuna aurrez aurre jarriaz.