Hirian erreferentzia den Indoor Jaialdi Urbanoa, garai berriekin bat egin eta eguneratzen diren musika- lengoaia berriak hartzeko prest dagoena. Musika pentsalari-askeei eta gazteei irekitako espazioa. Joera berrietarako leihoa,tokiko musikariak errespetatuz. Trap, hip hop, lo-fi edo pop independentea…
Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista dela esan genezake Bengo-ri buruz (Oiartzun, 1997). Break dantzaria eta abeslaria da eta, musika sarera igotzen sei-zazpi urte badaramatza ere, euskaraz grabatutako «4 Taupada» izeneko albuma du estreinako lana . Orain arte zuzeneko batzuk eman baditu ere aukera berriak izateko irrikaz dago Bengo.Horiek etorri bitartean, plataforma digitaletan entzun beharko dugu oiartzuarren musika
Harrituko zaituen zerbait aurkitzea zaila den berri guztien artean, barruan zerbait mugiarazten duena iristen da noizean behin zure belarrietara. Gaur, berriz ere, sentsazio horri izena jarriko diogu Miren (Donostia, 1999) gazteari esker, Lo-Fi, Hip Hop eta beste hiri-erritmo batzuk uztartzen dituena. Bartzelona bizi den artistak Modu independentean lortutako milioi bat entzuketa baino gehiago ditu eta espero zen bezala, Xavibo, Hens eta Marc Seguí bezalako artistek donostiarraren talentuari erreparatu eta kontzertu batzuk irekitzeko ardura eman diote.