KONTZERTUAK

Benito Lertxundi

Data
2022.05.13
Ordutegia
19:00
Udalerria
Orio (Gipuzkoa)
Lekua
Karela Kiroldegia
Prezioa

Gogo asekaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ortodoxiatik at kokatu izan den kantaria. Ospakizun gauean da bere ibilbidean jartzen duen mugarri berria, hamar kantuz osatutako diskoa.

Zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du.