Biren taldeko Ane eta Nora Agirre Alkorta ahizpa ondarrutarrek kontzertua eskainiko dute datorren martxoaren 4an, Ermitabarriko San Antonio ermitan, 19:30ean. Saioa Iturripe Kultur eta Kirol elkarteak antolatu du Zeberioko Udaleko babesagaz.
Batxillergoko ikasketak Markina-Xemeinen burutzen ari zirela jaio zen Biren proiektua. Aurretik existitzen zen talde bateko kide batek proiektua utzi eta bertan sartu ziren Ane eta Nora, Algara laukotea sortuz. Aldi berean, Anek eta Norak Biren proiektua sortu zuten euren kabuz, eta laukote zein bikote modura zenbait kantu ekitaldietan parte zuten. Emaitza modura, Bizkaiko Kantu Txapelketan aurkeztu eta laukote eta bikote moduan irabazi zuten. Momentura arte kantu ezagunen bertsioak egiten bazituzten ere, euren abesti propioak idazten hasi ziren ahizpa bikiek Biren proiektuagaz, eta lehen kanta propioa “Izua” izan zen (2018).
2018an etenaldia egin ostean, hurrengo martxoaren 4an Zeberioko Ermitabarri auzoko San Antonio ermitan zuzenean ikusteko aukera izango dute bertara hurbilduko direnek.