Bixente Martinez gitarristak Oskorriren musika mitikoa oinarri duen bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Ia hasieratik taldeko kide izan zenak abesti horietako batzuk biluzi egin ditu beren barneko esentziaren bila, ondoren modu aske eta ezberdinean konpondu eta berrikusteko. Bertsio instrumental hauetan, Martinezek gitarra elektriko eta akustiko mota ezberdinak erabili ditu, baita hainbat loop eta efektu ere, eta oholtza gainean, Haatik Dantza konpainiako bikote batekin batera arituko da.