Lan berria aurkezteko ikuskizun eder batekin dator Bixente Martinez; izan ere, musikariak Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko dio musikaren eta dantzaren bitartez, eta berarekin batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak izango dira oholtza gainean.