Boskote azkoitiarrak “Erdian Oraina” estreinako diskoarekin bereganatu du publikoa azken urtean, beti ere estetika minimalista baten laguntzaz, bideoklip eta zuzeneko jantziekin. Taldeak etapa hori atzean uztea erabaki du orain, eta, bere sare sozialetan jantzia sinbolikoki erre ondoren, bide berri bati ekin dio, musikari dagokionez arrisku gehiago hartuz, zuzeneko kementsu batekin, gazteak zein adinekoak limurtzen dituena.