KONTZERTUAK

Dei

Data
2022.04.07
Ordutegia
19:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Oihaneder Euskararen Etxea
Prezioa
Doan, gonbidapenarekin

Aitzol Urkiza eta Iñigo Bravo mutrikuarrak dira Egin Leku! bigarren edizioko irabazleetako batzuk.

Aitzol eta Iñigo, bizi osoko bi lagun minak, Karenka izeneko taldeak batu zituen entsegu lokaletan. 10 urteren ostean, gitarra akustiko eta pianoak lagunduta, pop-rock kutsuko abestiek osatzen dute DEI proiektu berria.

2021 urtean eman diote hasiera DEI taldeari. Proiektu berria izanik, abesti berriak sortu eta plazaratzeko gogoak batu ditu Aitzol eta Iñigo, etorkizunean banda bat osatu eta eszenatokiak zapaltzeko gogoz.