KONTZERTUAK

Deñe

Data
2022.02.26
Ordutegia
21:00
Udalerria
Donostia
Lekua
Kutxa Kultur Kluba
Prezioa

Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra da, eta 14 urterekin hasi zen bere abestiak interpretatzen piano edo gitarrarekin. Deñe Bravo Alberdi da.

Piano-ikasketak 8 urterekin hasi zituen eta, handik gutxira, gitarra- eta ahots-ikasketak.

Lehen abestia 14 urte zituela idatzi zuen, eta bere abestietan gure inguruko eta gure egunerokotasuneko arazo eta egoerak jorratzen jarraitzen du. Bere ama-hizkuntza euskara da, eta hizkuntza horretan konposatzen du. 29. maketa-lehiaketan parte hartu zuen, eta finaleraino iritsi zen.

Deñe Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatu dute, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua. Gure lurraldeko talde edo bakarlari berrien hazkunde eta garapen profesionala bultzatzeko sortu zen, eta 2011. urtetik ari da garatzen.