Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra da eta 14 urterekin hasi zen bere musika proiektua lantzen. 2020an egin zuen publiko Gaztea Maketa lehiaketan eta bere ibilbide musikalari ekin. Pop-a egiten du, goxotasuna eta sentikortasuna dira nagusi bere musikan, eta garrantzi berezia ematen die letrei. Bakarlari gisa hasi bazen ere, talde formatuarekin ari da kontzertuak eskaintzen.