Gaur egun Manu deitzen da, nahiz eta bi izen gehiago izan dituen; Aygiun (2000-2004) eta Imanol (2004-2018). Bi urte zituela Itsaso Beltzeko kostaldean kokatzen den Varna-tik (Bulgaria) Gasteizera ekarri zutela dio. Hiri, mundu eta kultura berri batera ekarri zutenean, erreza ez zela izango jakin zuela eta beldurra sentitu zuela.
Musikaren bitartez bere barruko sentimenduak adierazten eta bizi izan duen hori “era poetiko” batean kontzatzen saiatzen da Arthur. “Nahiz eta askotan lagunekin grabatu, eta horrelako kasuetan ondo pasatzea izaten den helburu nagusia!”. Musikari bezala bere oinarri propioak sortzen ditu, erabiltzen dituen guztiak bereak ez diren arren. Dancehall-a bere genero gogokoenetakoa da azken boladan, baina abesti berean mota guztietako genero musikalak nahastea maite du.
Betidanik trebatu izan da bestelako arloetan: margolanak egiten, argazkigintza artistikoan profesionalki jarduten edota bideoklipak sortzen besteak beste. Laburbilduz, musika sendagai eta lasaigarri onena izan da berarentzat.