2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, Emadan. Asmo berriak lau haizetara zabaltzen dituen hasiera da; kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa. Maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen ere. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Berarekin sorkuntza prozesuaz hitz egitean, FKA Twigs, James Blake edo Serpentwithfeet bezalako izen garaikideak aipatzen ditu, baita dagoeneko klasikoak diren Xabier Lete, PJ Harvey, CocoRosie, Tricky edo Low ere. Askotarikoak, eta agian, lehen begiratuan, kontrajarriak, estu lotuak, ordea, musikarekiko ikuspegi zabala duen artista honen buruan eta eskuetan.