Estik eta Mikel Markezek kontzertuan aurkeztuko digute, Azal Berritzen izeneko azken diskoa.
Bertan hamar kantu batu dira, Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost kantu berri. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute baina bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartu dute kantari eta jotzaile moduan.