KONTZERTUAK

Estitxu

Data
2022.05.26
Ordutegia
19:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Oihaneder Euskararen Etxea
Prezioa
Doan, gonbidapenarekin
Taldea

Estitxu musikari beratarrak Isilik daude harriak bere bigarren lana aurkeztu du.

Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin batera.

Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez.