KONTZERTUAK

Gontzal Mendibil

Data
2021.10.10
Ordutegia
18:00
Udalerria
Markina-Xemein (Bizkaia)
Lekua
Karmengo eliza
Prezioa
Doan, gonbidapenarekin

Luis Baraiazarra karmeldarrak euskarara itzuli du Joan Gurutzetakoaren obra osoa eta Gontzal Mendibil musikari eta abeslariak obra honen zati bat musikatu du. Hamahiru poema, zehazki. Poema hauek Neugan bizi gabe biziz izeneko diskoan argitaratu ditu eta zuzenean aurkeztuko dizkigu. Musikaz eta euskarazko itzulpen lan bikainaz gozatzeko saioa.

Musikariak: Gontzal Mendibil, Ainhoa Tabuyo, Angel Unzu, Philippe Ezkurra.