Gontzal Mendibilek bere musikariekin eta Durangoko Orfeoiarekin batera, Luis Baraizaiarra poeta karmeldarrak hain itzel itzulitako “San Joan Gurutzekoren poema musikatuak” aurkeztuko ditu eta orain denbora gutxi zendu den Xeberri durangar kantariari omenaldia egingo zaio.
Gontzalek Xeberrirekin batera kantaturiko hainbat kantu, Durangoko Orfeoairekin batera entzungo ditugu bertan, hala nola: Kalean zehar, Gogoa nun dugu, Laster, Bagare…