KONTZERTUAK

Gontzal Mendibil eta Urepel Abesbatza

Data
2022.02.05
Ordutegia
20:00
Udalerria
Sopela (Bizkaia)
Lekua
Kurtzio Kultur Etxea
Prezioa

Gontzal Mendibil ibilbide luzeko kantaria dugu, 19 diska, 5 musikal eta berrehundik gora kantu sortu izan ditu, eta oraingo honetan, Sopelako Urepel Abesbatzarekin eta bere goren-gorengo musikariekin batera kontzertu berezia eta erakargarria eskiniko digute.

Gontzal oraintsu plazaratutako diska berriarekin datorkigu, Luis Baraiazarra karmeldar poetak, San Joan Gurutzekoren idazlan guztiak, prosa eta olerkiak euskeratu ditu eta Zeanuriko kantariak 13 poemei musika jarri die. Eta Irma Rutkauskaitek zuzentzen duen Urepel Abesbatzak lagunduko dio kontzertu honetan.

Poema on batek, edertasuna eta esangura eduki behar du. Ba, oraingo honetan, jatorrizko bertsioak daukan metrika eta errima berean euskeratu ditu Baraiazarrak, gure hizkuntzaren sen eta soinurik ederrenean. Juan de Yepes (San Joan Gurutzekoa) Kartzeleratua izan zan eta hantxe idatzi zituen bere poema eder gehientsu horiek; kantuen hitzek, proiekzio eta pantaila bidez ere jarraitu izango du ikusleak: “Neugan bizi gabe biziz/ hain nago goi-bizi minez/hiltzen bainaiz hil ezinez”.