KONTZERTUAK

Hibai Etxebarria

Data
2022.05.28
Ordutegia
18:00
Udalerria
Iurreta (BIzkaia)
Lekua
San Marko
Prezioa
Doan
Taldea

Iurretako Udalak musikarekiko eta kulturarekiko duen konpromisoarekin bat egin du berriro ere eta Auzorik Auzo programaren edizio berri bat antolatu du. Udalerriko txoko ezberdinak ezagutzera emateko eta musika auzo zein ermitetara eramateko asmoz, apiriletik ekainera bitartean hainbat musika ekitaldi antolatu dira Iurretan.

Aurten, galdutako denbora berreskuratzen duen asmo handiko programa bat aurkeztu da, eta, horretarako, Xabi Aburruzaga bezalako musikarien presentzia izango du, baita Biren Taldea promes berriak ere, eskualdean guztiek ezagutzen dituzten 4Kote taldeko kideak eta Hibai Etxebarria balioaniztuna. Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da.

Hibai Etxebarria musikari eta pedagogoa zuzenean entzuteko aukera askorik ez da izaten. Bere lana musikaren esparru askotara zabaltzen da eta urtean zehar kontzertu gutxi ematen ditu.

Aurten, Iurretako Oromiño auzoan entzuteko aukera izango dugu, non bere ibilbideko kantuez osaturiko errepertorio bat eskainiko digun laukote formatuan. Taula gainean, Alain Gallego pianoan, Gotzon ‘Blues’ Ereño gitarran eta Iraide Ansorena perkusioan izango ditu lagun, Hibairen ahots eta kantuak janzten.