San Andres jaien bueltan, Udalak Huntza taldearen kontzertua antolatu du. Taldekideak gipuzkoarrak badira ere, Huntza Bilbon sortu zen 2014an unibertsitate munduaren bueltan, eta bi urte beranduago egin zuen taldeak bere lehen agerpen publikoa. Ordutik plazaz plaza dabil. Iaz kaleratu zuen bere azken diska, hirugarren azken luzea: “Ezin Ezer Espero”.