KONTZERTUAK

Hutsun

Data
2022.05.13
Ordutegia
19:30
Udalerria
Iruñea
Lekua
Sanduzelaiko Civivox-a

Anai Gambrak eta Mikel Urrutiak osaturiko txalapartari bikotearen proposamen honek izen bereko disko-lana du jatorri. 2018an plazaratua, diskoan beren esperientzia musikal batzuk erakutsi zituzten, txalapartaren inguruan 7 urtez lanean aritu ondoren.

Baratzean. Izan ere, baratzean hazten dira gure ametsak, eta bertan, gai erritmikoak ageri dira egurrezko txalapartarekin joak; harrizko txalaparta erabiltzen dugu gai melodikoak jotzeko, hori guztia baratzeko hainbat bidoiz egindako perkusioak lagundurik. Melodia ezinezkoak, erritmo zorabiagarriak, bertsioak eta guk geuk ondutako printzak, Mikel eta Anai txalapartariok interpretatuak.