Baxuaz, biolinaz, saxoaz, bateriaz, teklatuez eta ahotsez osotutako talde nafarra. 2019an Berandu baina garaiz lehen lana kaleratu ondoren, orain, Beltxarga beltza bigarren diskoa aurkeztera datoz.
Besteak beste maitasuna, zalantzak, galerak eta bizipenak hartzen dituzte gaitzat. Popa nagusitzen bada ere, beste estilo batzuetako eragina nabari da.