KONTZERTUAK

Idoia

Data
2022.02.24
Ordutegia
19:30
Udalerria
Hernani (Gipuzkoa)
Lekua
Biteri Kultur Etxea
Prezioa
Taldea

2021eko apirilean aurkeztu zuen Ilun eta abar lehen diskoa Idoia Asurmendi kantari aramaioarrak. Aulki jokoa kantu hunkigarriaren bidez iragarri zuen diskoa, pop britainarraren intentsitatea biltzen duena, eta horri batu zaizkio diskoa osatzen duten gainerako kantuak.

Emanaldi honetan 12 kantu eta zenbait errezitaldi eskainiko ditu Idoiak bandaz lagunduta. Olerkiek, argi-jokoek eta lanparek beteko dute doinu hunkigarri eta iradokitzaileez betetako emanaldia