KONTZERTUAK

Iker Martínez & Zaldi Herrenak + Ramada Inn

Data
2022.03.05
Ordutegia
20:00
Udalerria
Zarautz (Gipuzkoa)
Lekua
Surtidor taberna
Prezioa
Doan

IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martinez eta Zaldi herrenak” proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean iritsi zen hirugarrena: Hegaldiak.

Bigarren diskoaren aurkezpen bira egiteko, Ikerrek Zaldi herrenak taldearen laguntza izan zuen. Esperientzia pozgarria eta musikalki aberasgarria zela ikusita, disko berria talde formatuan eta guztiek batera grabatu dute eta, aurkezpen kontzertuetan ere, jadanik finkaturik dagoen formazio horretan arituko dira.

RAMADA INN

Juan Valls, Ander Etxaniz, Iñigo Ugarte eta Mikel Marko dira talde oñatiar honetako musikariak. Guztiak ere ibilbide luzea dute musika munduan eta aurtengo uztailean grabatu zuten beraien lehen diskoa Andoaingo Garate estudioetan. Esperimentazio eta folk indie-tik hurbil dauden arren, 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke diskoa eta The Who, Neil Young & Crazy Horse bezalako taldeak dituzte erreferentziatzat. Abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gerta gaitzetara iristen dira beraien abestiak.