KONTZERTUAK

Jon Maia

Data
2022.02.16
Ordutegia
19:30
Udalerria
Getxo (Bizkaia)
Lekua
Muxikebarri zentroa
Prezioa

Aurten, 2021 urtean, 30 urte betetzen dira Jon Maia Soriak letragile bezala lehen kantua idatzi zuenetik, Negu Gorriak taldeari idatzitako “Lehenbiziko bala”, hain zuzen ere. Aitzakia horrekin, Jonek disko-liburu bat argitaratu du, bere letragile ibilbidearen antologia bat.

Musikari dagokionez, goi mailako musikariez osatutako talde bat sortu du eta berak idatzitako kantuen bertsioak egingo dituzte Jon bera abeslari dela. Liburuak Jonek idatzitako kantu hitzen hautaketa luze bat jasoko du eta egileak berak horietako hainbat iruzkinduko ditu, bere garaiari, sorkuntzari edo kantuak bide ematen duen ezein gairi buruzko kronikak osatuz. Taldeak zuzeneko emanaldietan aurkeztuko du lana Euskal Herriko aretoetan, “Kantu bat gara” izenareko emankizunaren bidez.