KONTZERTUAK

Joseba B. Lenoir Gang

Data
2021.10.23
Ordutegia
20:30
Udalerria
Bilbo
Lekua
Kremlin Aretoa

Joseba B. Lenoirrek jorratzen dituen proiektu anitzen artean bada bat Berako (Nafarroa) musikari honek bere buruari eskaintzen diona, ia modu unipertsonalean egiteraino gainera. Bere azken lan diskografikoan, Instroak Vol.3 izenpean, Bai, bagara filmerako sortutako musika bildu du. Larraitz Zuazok zuzendutako road trip erako dokumental hau Iñaki Goirizelaiaren ideiaren emaitza da, eta bertan Iñaki bera ikusiko dugu Estatu Batuetan zehar barne zein kanpo bidaia batean murgilduta, gure baloreen bila, edota horrelakorik ote dagoen argitu nahian.

Lenoirren lan honen zuzenerako proposamenak musika eta irudia uztartu zituen diskoaren aurkezpen kontzertuetan. Emanaldietan saio horietarako espreski landutako bideo lanak ere nahastu ziren musikarekin. Orain, aldiz, Berako musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egonen da.

Heldu ahala sartu ahal izango da edukiera bete arte. Ezingo da aurrez erreserbatu.