Kalakan eta Euskadiko Orkestra
Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egin dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu honetan. Argitaratu den diskoan eta datozen asteetan emango diren kontzertuetan oso bestelako bi soinu-mundu uztartu dira: batetik, ahozko tradiziotik etorritako abeslari-solistak eta, bestetik, orkestra.
Elkarlan honen muina euskal musika tradizionala izango da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.