Ane Arruti (ahotsa gitarra) zarauztarrak eta Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra) oñatiarrek osaturiko talde berria da Keia.
Denak ere ezagunak zaizkigu beste proiektu musikal batzuengatik (Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Zingira, Lenao… ) eta banda berri batean ari dira egun, musika territorio berrietan sakonduz.
Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Nafarroako Bera herriko Atala estudioan, eta diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da taldea.