Folk taldearen ikuskizunak jendea liluratzea musika eta dantzarekin du helburu. Koreografo, dantza talde eta hainbat dantzarik (Edu Murumendiaraz, Igor Yebra, Eneko Gil Alberdi, besteak beste) Korrontziren musikaz dantzatu dute, kasu honetan, Oinkari dantza taldea eta Amurrioko Aiara Dantza Taldea arituko dira eszenatokian Korrontziren kantak dantzatuz.