LA Basu Bilbon jaio eta hazia, Elena Caballerok, La Basu izenaz ezagunagoa denak, musika maitale leialtzat hartzen du bere burua, eta musika genero hauek nabarmentzen ditu: rap, soul, dancehall, reggae, R & B, rock, punk eta baita flamenkoa ere… Aneguriarekin batera Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da, non hip hoparen kulturaren barruan emakumeak babesten dituzten.
J Martina Abesti oso poperoak, ez-pop irudien aldean. 2022ko urtarrila. J Martina talde bizkaitarrak eta Sahatsa Jauregi eskultoreak elkarrekin lan egin dute “Jaio Naiz Baina” gure artera ekartzeko, 6 abestiz osatzen den disziplinarteko albuma. Sahatsak sortutako unibertso bisualak, altzairu, kristal,ispilu eta egiturek osatuak, J Martinaren abestiekin urtzen dira. Soinu elektronikoak dira hauek, marko popero baten baitan.