2016an Bilboko Loraldia jaialdiak sorkuntza berri baten enkargua egin zion Iñaki Salvadorri: kontzertu bat taularatu Mikel Laboaren musikari jazz moduan helduz. Hau gauzatzeko Iñaki Salvadorrek laukote bat sortu zuen, gerora Donostiako Jazzaldian agertzeko seikote bihurtu zena.
Proposamen hau eskenatoki desberdinetan ikusi ahal izan da, hauen artean Bordeleko “Rocher de Palmer”-en partehartzea edo Japoniako Kanazawan 2019.eko Jazz Jaialdian eskainitako kontzertuak nabarmendu behar direlarik.