Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aranburuk (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazolak (baxua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.
2019an argitaratu zuten Itsuen Aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte.
Laster plazaratuko dute bigarren diskoa.